Gizartea -
Osasun alerta
Gomazko gozoki batzuetan kalamutik eratorritako sustantzia mota bat dagoela ohartarazi dute Katalunian
Osasun Publikoko agintariak alerta honekin lotutako kasuak egiaztatzen ari dira. Diotenez, mota horretako sustantzia bat kontsumitzeak arrisku larria ekar dakioke osasunari.
Agentziak | EITB MEDIA
Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentziak (Aesan) asteazken honetan ohartarazi duenez, marihuanatik eratorritako sustantzia mota bat dago Ypsilós markako "HHC gummies strawberry" gomazko gozokietan, zehazki: hexahidrocannabinola (HHC). Hasiera batean, Katalunian bakarrik komertzializatzen ari dira produktu hori.
Alerta Informazio Truke Azkarreko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) bidez jakinarazi da, Kataluniako osasun-agintariek alerta jakinarazi ondoren.
Eskura dagoen informazioaren arabera, hasierako banaketa Kataluniako Autonomia Erkidegoari egin zaio, baina ezin da baztertu beste erkidego batzuetara ere banatu ote diren.
Osasun Publikoko agintariak alerta honekin lotutako kasuak egiaztatzen ari dira.
Aesanek ohartarazi du HHC duten elikagaiak kontsumitzeak arrisku larria dakarkiola osasunari. Hori dela eta, alertak eragindako produktuak dituzten pertsonei ez kontsumitzeko gomendatu die.