Gizartea -

Deba

Bi pertsona zuhurtziagabekeriazko homizidioagatik ikerketapean jarri dituzte, Debako emakumearen heriotzagatik

Ertzaintzak ia amaitu du 75 urteko emakumearen heriotza argitzeko ikerketa, tiroaren egilea identifikatu du, eta, itxura guztien arabera, "ustekabeko" istripua izan zen. Aitzitik, aipaturiko ehiztaria baimendutako eremutik kanpo zegoen.

75 urteko emakumea hil zen eraikinaren kanpoaldea. Artxiboko argazkia: EFE
75 urteko emakumea hil zen eraikinaren kanpoaldea
75 urteko emakumea hil zen eraikinaren kanpoaldea. Artxiboko argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basurde uxaldi batetatik ateratako tiro bat jasota Deban hildako emakumearen kasuari lotuta, Eibarko epaitegia bi pertsona ikertzen ari da ustezko zuhurtziagabekeriazko homizidioagatik. EiTB Mediak jakin ahal izan duenez, bi pertsona horietako bat tiroa egin zuen pertsona da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek EiTB Mediari baieztatu diotenez, balak ez zuen basurderik jo eta tiro egin zuen ehiztaria baimendutako eremutik kanpo zegoen. 

Ertzaintzak ia amaitu du 75 urteko emakumearen heriotza argitzeko ikerketa, tiroaren egilea identifikatu du, eta, itxura guztien arabera, "ustekabeko" istripua izan zen. Horrela adierazi du Josu Erkoreka jarduneko Segurtasun sailburuak gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Edozein kasutan, Erkorekak azpimarratu du kasua daraman epaileak argitu beharko duela erantzukizun penalik dagoen ala ez.

75 urteko emakumea iragan abenduaren 17an hil zen, Debako bere etxebizitzan zegoela suzko arma batekin, kanpotik, egindako tiroa jasota.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Deba albisteak Albisteak Ehiza handia albisteak