Gizartea -

Herriaren defendatzailea

Arartekoak datu historikoetarako sarbide eskubidea bermatzeko aholkatu dio Gipuzkoako Aldundiari

Hildako aitaren jatorri biologikoari buruzko datuak bilatzen ari zen emakume batek egindako eskaeraren harira egin du gomendioa.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arartekoak, EAEko Herriaren Defendatzaileak, "datu historikoetarako sarbidearen eskubidea izapidetzeko" eskatu dio Gipuzkoako Aldundiari, "artxibo eta erregistro publikoetarako eta ondare historiko eta dokumentalerako sarbide arauetan oinarrituta".

Arartekotik adierazi dutenez, herritar batek laguntza eta orientazioa eskatu zuen bere hildako aitaren jatorri biologikoari buruzko datuak lortzeko.

Herritar horren aita adoptatu egin zuten Zizurkilgo umezurztegian, 1922an. Hala, bere aitaren amaren datuei buruzko datuak eskatu nahi zituen emakume batek. Aita 2016an hil zitzaion, eta litekeena da amona ere hilda egotea, 100 urte baino gehiago igaro baitira adopziotik.

Alaba 2016an saiatu zen informazio hori lortzen, baina ukatu egin zioten, eta epaitegietara jo ostean, Administrazioari eman zioten arrazoia.

2023an berriro egin zuen datuak lortzeko eskaera, baina Gipuzkoako Gizarte Politiken Sailak erantzun zion, epaitegiek eman zuten ebazpenean oinarrituta, Aldundiak ezin zuela besterik egin.

Testuinguru horretan, Arartekoak dio informazio hori eskuratzeko eskubidea "artxibo eta erregistro publikoetarako eta ondare historiko eta dokumentalerako sarbide arauetan" oinarritzen dela, ondorioz, arau hori kontuan izan gabe eskubidea ukatzea, ez dela bidezkoa.

Arartekoak uste du informazio horrek "balio historikoa" duela jada, 100 urte baino gehiago igaro direlako, eta Gipuzkoako Kultura Sailean eta artxibo historikoan egon beharko liratekeela.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Arartekoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia