Gizartea -

Bizkaia

Getxoko epaile batek maleta galdu zion bidaiari bati gehienezko kalte-ordaina ematera behartu du Air France

Ekipajea ez bada 21 egunen buruan itzultzen, galdutzat ematen da, eta bezeroak 1.500 euroko ordaina jasoko du.

Loiuko aireportua. Argazkia: EFE
Loiuko aireportua. Argazkia: EFE
Loiuko aireportua. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko epaitegi batek maleta galdu zion bidaiari bati ezarrita dagoen kalte-ordain handiena (1.500 euro) ematera behartu du Air France, Reclamador.es plataformak jakinarazi duenez.

Aipatu iturriak zehaztu duenez, ekipajea ez bada 21 egunen buruan itzultzen, galdutzat ematen da, ez da atzerapena, eta orduan, "gehienezko kalte-ordaina eman behar zaio kaltetuari".

Hain zuzen ere, ordain horixe eman beharko dio Air Francek bidaiari bati, Getxoko Auzitegiak Montreal Itunaren irizpideari jarraituz emandako ebazpenaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Bizkaia Epaiketak Salaketak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kontsumitzaileen eskubideak Bidaiak