Gizartea -

Eguraldia

Zeru estaliekin eta euriarekin hasiko da astea, baina atertzera egingo du

Goizeko euri apurrarne ostean, eguraldiak atertzeko joera hartuko du, lehendabizi mendebaldean eta gero gainerako tokietan. Haizea ipar-mendebaldetik sartuko da, eta kostaldean biziago ibiliko da, bereziki egunaren bigarren zatian.

Hego haizea eta lainoak, gaur goizean Durangaldean. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate Uranga.
Hego haizea eta lainoak, gaur goizean Durangaldean. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate Uranga.
Hego haizea eta lainoak, gaur goizean Durangaldean. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate Uranga.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astea lainotsu eta euritsu hasiko da, baina egunek aurrera egin ahala, zeruak argitzen eta eguzkia nagusitzen hasiko da.

Giro freskoagoa eta goizean eta gauean euria egingo du astelehenean. Goizean zerua lainotu samar egongo da eta oraindik euri apur bat egingo du; egunak aurrera egin ahala eguraldiak atertzeko joera hartuko du, lehendabizi mendebaldean eta gero gainontzeko tokietan. Gauean berriro ere zaparradak botako ditu. Haizea ipar-mendebaldetik sartuko da eta kostaldean biziago ibiliko da, bereziki egunaren bigarren zatian. Eguneko tenperaturak behera egingo du eta balio altuenak 20 ºC-tik behera geratuko dira kostaldean eta 15 ºC ingurukoak izango dira barnealdean.

Asteartean goibeletik jarraituko du ipar partean, baina hegoaldean giroa argiagoa izango da. Zenbat eta ekialderago egon, hodeiak ugariagoak eta trinkoagoak izango dira eta bertan oraindik euri apur bat egin dezake, bereziki egunaren erdiko orduetan eta arratsaldean. Hegoaldean berriz, hodei geruza saretuago agertuko da eta tarteka eguzkiaz goza ahal izango dugu. Haizea ipar-mendebaldetik sartuko da, bolada gogor batzuekin kostaldean eta tenperatura maximoetan ez dugu aldaketa handirik espero.

Urdingune zabalak nagusituko dira asteazken arratsalderako. Goizean, ordea, zerua hodeitsu egongo da, batez ere Kantauri isurialdean eta oraindik euri pixka bat egin dezake, bereziki ekialdean. Eguerdirako hodeitza saretuz joango da eta arratsaldean eguzkitsu egongo da, goi-hodei batzuekin. Haizea ipar-ekialdetik finkatuko da eta tenperatura maximoak hiruzpalau gradu gorago geldituko dira.

Ostegunetik aurrera zeruak guztiz argituko dira, eta asteburu eguzkitsua espero da.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak