Gizartea -

Trafikoa

A-8a zabalik da berriro Muskizen, Kantabriarako noranzkoan, istripu baten ondorioz itxita egon ondoren

Bi auto eta kamioi baten arteko istripua izan da, 136ñ kilometroan eta errepidea itxi behar izan da. Pertsona bat zauritu da.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berriro ireki dute A-8 errepidea Muskiz parean, 136. kilometroan. Errepidea itxita egon da bi autok eta kamioi batek istripua izan ondoren.

Zirkulazioa Pobeñako errepidetik desbideratu behar izan dute eta auto-ilara luzeak sortu dira Kantabriarako noranzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, pertsona bat zauritu da eta ospitalera eraman dute. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea