Gizartea -

Indarkeria matxista

1.500 emakumek salatu dute erasoren bat Euskadin lehen hiruhilekoan, 2023an baino % 20 gehiago

Lurraldeka, Gipuzkoan mota horretako delituen biktima izan diren emakumeen kopurua % 39,6 hazi da. Araban % 26,6ko igoera izan da, eta Bizkaian % 19koa.

Emakume bat eskua altxatzen. Argazkia: EITB Media
Emakume bat eskua altxatzen. Argazkia: EITB Media
Emakume bat eskua altxatzen. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.514 emakumek salatu dute Euskadin 2024ko lehen hiruhilekoan sexu-askatasunaren aurkako delitu bat, bikotekideak edo bikotekide ohiaren erasoa edo familia-ingurunearen eraso bat sufritu izana, hau da, iazko lehen hiru hilabeteetan baino % 20 gehiago.

Hala, gora egiten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan erasoak jasan dituzten emakumeen kopuruak, urtarrilean 527 zenbatu ondoren (% 13,8 gehiago) eta lehen bihilekoan 996 izan ondoren (% 20,8 gehiago).

Delitu motaren arabera, 168 emakumek sexu-askatasunaren aurkako delitu baten biktima izan direla salatu dute urteko lehen hiru hilabeteetan, hau da, 2023ko aldi berean baino % 28,2 gehiago, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak jasotako datuen arabera.

Lurraldeka, Gipuzkoan mota horretako delituen biktima diren emakumeen kopurua % 39,6 igo izana nabarmentzen da (2023an 53, eta aurten 74). Araban % 26,6ko igoera erregistratu da (15 kasu 2023an eta 19 aurten), eta Bizkaian, berriz, % 19ko igoera (63 kasu iaz, eta 75 kasu aurten).

Bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria jasan zuten emakumeen kopurua ere nabarmen igo da (% 19,3), urtarriletik martxora 1.072 salaketa izan baitira, iazko aldi bereko 898 salaketekin alderatuta.

Era berean, hazi egin da familia barruko indarkeria (biktimaren familia-inguruneak eragindakoa, bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindakoa izan ezik), 274 biktimara iritsi baita, iaz 233izan irelarik, % 17,6 igoz.

Gogoratu behar da salaketen datuak indarkeria matxista kasuen zati txiki bat baino ez direla. Gero eta gehiago salatzen den arren, biktima askok ez dute poliziarengana jotzeko pausoa ematen, beldurragatik, lotsagatik edo estigmarengatik. Adibide bezala, 2023an bikotekideek edo bikotekide ohiak hildako emakumeen % 72k ez zuten erasotzailea salatu.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Salaketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Sexu erasoak