Gizartea -

Eguraldia

Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Goizean zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak asko jaitsiko dira eta elur maila 1.000 metroan koka daiteke.

Euria Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Euria Donostian.
Euria Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fronte batek zaparrada mardulak eta tenperatura jaitsiera nabarmena ekarriko ditu Euskal Herrira, Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera.

Gaur, Maiatzaren Lehena, zerua estalita egongo da, batez ere goizean, eta euria modu iraunkorrean eta orokorrean egingo du; arratsaldetik aurrera, zaparradak tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta elur maila 1.000 metroan kokatu daiteke.

Ostegunean han-hemenka zaparradak bota ditzake, bereziki arratsaldean eta barnealdean. Goiza hotza izango da, baina tenperatura maximoek apur bat gora egingo dute bezperan galdutakoaren zati bat berreskuratuz.

Ostiralean, aldiz, giro nahiko atsegina izango dugu, eta eguzkia ikusteko aukera izango da, batez ere hasieran; ondoren lainotzera egingo du. Eguna hodeigune batzuekin hasiko dugu, baina orokorrean ostarteak zabalak izango dira goizean, erdi mailako hodei eta goi-hodeik batzuekin. Arratsaldean zerua estaltzen joango da, eta egunaren amaieran euri egin dezake, euri txikia izango bada ere. Hego-haizeak beste bultzadatxo bat emango dio tenperaturari, eta beroenak 18-20 ºC artera irits daitezke.

Joeraren arabera, asteburura begira tenperatura maximoen gorakada izango da nabarmenena, 20 ºC-ko langara helduko baitira. 

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Iparraldea argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Eguraldia Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak