Gizartea -
Kanariak
Tenerifeko kostaldean emakume baten gorpua topatu dutela eta, ikerketa abiatu dute
Arico udalerriaren (uhartearen hegoaldea) parean, uretan, aurkitu zuten hilotza. Guardia Zibilaren arabera, emakumeak luze eraman zezakeen hilda, gorpua ustelduta zegoen eta.
Agentziak | EITB Media
Guardia Zibilak ikerketa abiatu du emakume baten gorpua Tenerifeko kostaldeko uretan flotatzen aurkitu eta gero, armatutako erakundetik jakinarazi dutenez.
Hilotza Arico udalerriko (Tenerife hegoaldea) uretan topatu zuten larunbat arratsaldean. Guardia Zibileko polizia judizialeko hainbat agente bertaratu ziren, probak biltzeko.
Guardia Zibilaren arabera, emakumeak luze eraman zezakeen hilda, gorpua nahiko ustelduta zegoen eta.
Kanarietako hainbat hedabideren arabera, hildakoak plastikozko poltsa bat zuen buruan. Iturri ofizialek ez dute azken datu hori baieztatu.
Granadilla de Abonako Instrukzio epaitegiak, guardian zegoenak, hartu du gertakaria ikertzeko ardura, eta sekretupean jarri du auzia.