Gizartea -

Arrazismoa futbolean

Nico Williamsek Metropolitanon jasotako kantu arrazistak salatu egingo ditu Ligak

Jokalariak partida ostean azaldu zuenez, "tximino soinuak" entzun zituen korner bat ateratzera joan zenean, eta "ez da normala zure azalaren koloreagatik irainak jasotzea", erantsi zuen. Poliziak dagoeneko identifikatu du irainen egilea.

Nico William, larunbateko partidan, Metropolitanon. EFE
Nico William, larunbateko partidan, Metropolitanon. EFE
Nico Williams: ''He ido a sacar un córner y 2-3 personas han hecho el sonido del mono''

1:05

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Ligak bihar, astelehena, Gorroto eta Diskriminazio Delituen aurkako Madrilgo fiskal delegatuaren aurrean salatuko ditu Nico Williams Athleticeko jokalariariak Metropolitanon Atletico Madrilen aurkako partidan jasandako kantu arrazistak.

Nico Williamsek partidaren ostean azaldu zuenez, "tximino soinuak" entzun zituen harmailetatik, 40. minutuaren atarian korner bat ateratzera joan zenean. "Ez da normala zure azalaren koloreagatik irainak jasotzea", erantsi zuen.

"Kornerra ateratzera joan naiz, eta tximino soinuak entzun ditut. Egia esan, gutxi izan dira. Ergelak nonahi daude. Ez da ezer gertatzen. Lanean jarraitu behar dugu. Pixkanaka aldatzen joatea espero dut. Barruan nahiz kanpoan lanean ari gara halakoak gerta ez daitezen. Eta horixe da dagoena", esan zuen Nico Williamsek DAZNri egindako adierazpenetan. Aitortu zuen, soinu horiek entzun ondoren sartutako gola "amorru pixka batekin" ospatu zuela.

Poliziak dagoeneko identifikatu du Metropolitanoko irain horien egilea. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Futbola Kirolak Arrazismoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nico Williams