Gizartea -

Lapurretak

Bi atxilotu Getxon, hiru lapurreta egitea egotzita

Ertzaintzak egindako ikerketaren ondorioz, ustezko lapurrak atxilotu dituzte, hiru delitu egotzita. Polizia-eginbideak amaitutakoan, epailearen esku utziko dituzte.

Eitb Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 eta 27 urteko bi gizon atxilotu dituzte Getxon, mugikor bat ostea eta indarkeria erabiliz bi lapurreta egitea egotzita.

Lapurrek kalean erasotzen zieten biktimei, eta arma zuri batekin mehatxatu edo kolpatu ondoren, baliozko objektuak lapurtzen zizkieten, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lehenengo gertakaria apirilaren 11n izan zen. Adineko pertsona bati hurbildu zitzaizkion bide publikoan, eta adinekoak zeraman poltsa eman nahi izan ez zienez, kolpatu egin zuten eta lepotik eskegita zeraman urrezko kate bat kendu zioten.

Apirilaren 22an, Algortan (Getxo) paseatzen ari zen emakume bati telefono mugikorra lapurtu zioten, eta ordu batzuk geroago, gazte batengana joan ziren, eta sabelean labana sartzeko mehatxua egin ondoren, lepoan zeraman katea kendu zioten eta ihes egin zuten.

Ertzaintzak egindako ikerketaren ondorioz, eraso horien ustezko egileak atxilotu egin zituzten, hiru delitu egitea egotzita.

Atxilotuak Getxoko ertzain-etxera eraman zituzten, beharrezko polizia-eginbideak egiteko. Horiek amaitutakoan, epailearen esku utziko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurretak