Gizartea -
Bidania-Goiatz
Sute batek kalte handiak eragin ditu Goiazko ostatuan
Sutean ez da inor zauritu, baina GI-3740 errepidea itxi behar izan dute.
EITB MEDIA
Sutea izan da goizean Bidania-Goiatz udalerriko Goiazko ostatuan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 12:00ak jo baino minutu gutxi batzuk lehenago piztu da sua, eta suhiltzaileak bertaratu dira itzaltzera.
Sutean ez da inor zauritu, baina GI-3740 errepidea itxi behar izan dute, ke handia zabaldu baita inguruetan.
Ostatuan bertan piztu da sutea, eta taberna, jatetxea eta eraikinean dauden etxebizitzak kaltetu dira.