Gizartea -

Hezkuntza

EAE goi-mailako tituludunen ehuneko altuena duen erkidegoa da

INEren datuen arabera, 2022ko urtarrilaren 1ean, 15 urte edo gehiagoko pertsonen %42,6k goi-mailako ikasketak ditu.

Gazteak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Argazkia: ETB
Gazteak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU)
Gazteak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Argazkia: ETB

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEk goi-mailako tituludun ehuneko altuena duen erkidegoa da, % 42,6, Estatistika Institutu Nazionalak (INE) eguneratu dituen datuen arabera (2022ko urtarrilaren 1a). % 45ek bigarren hezkuntzako ikasketak ditu, goi mailakoak izatera iritsi gabe, eta soilik % 1,4k ez du ikasketarik, ehunekorik baxuena da Espainian, Nafarroarekin batera.

Nazio-mailan, INEk zabaldutako informazioaren arabera, 15 urte edo gehiagoko Espainiako biztanleen % 4,2k ez du ikasketarik, % 11,7k lehen hezkuntza du, % 29,7k bigarren hezkuntzako lehen etapa eta parekoa egin du, eta % 21,9k bigarren hezkuntzako bigarren etapa.

Adin horietan goi-mailako ikasketak dituzten biztanleen ehuneko altuena duten erkidegoak Euskadi (% 42,6), Madril (% 41,6), Nafarroa ( % 37,7) eta Katalunia (% 35,2) dira. Lurralde historikoei dagokionez, Gipuzkoa (% 43,1) eta Bizkaia (% 41,7) dira nagusi.

Halaber, datuek jasotzen dutenez, sexuen arabera, kasu honetan 25 eta 64 urteko biztanleriari dagokionez, emakumeen % 45ek eta gizonen % 37k goi-mailako ikasketak dituzte.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak