Gizartea -
GIPUZKOA
Epailearen esku utzi dute Donostiako Bidebieta kiroldegiko sexu-erasoarekin lotuta atxilotu zuten gizona
Atxilotuak 62 urte ditu eta atzo atxilotu zuten Donostiako Altza auzoan. Ertzaintzak esan duenez, oraingoz ez dago beste salaketarik.
EITB Media
Epailearen esku utzi dute, gaur arratsaldeko lehen orduan, Donostiako Bidebieta kiroldegiko sexu-erasoarekin lotuta atxilotutako gizonezkoa.
Atzo atxilotu zuen Ertzaintzak, Altza auzoan, 62 urte dituen gizonezkoa.
Mutil adingabe batek joan den asteko asteartean salatu zuen sexu-erasoa egin ziola gizonezko batek kiroldegiko aldageletan.
Segurtasun Sailak ikerketa abiatu zuen gertakariak argitzeko. Atxilotutako ustezko sexu-erasotzailearen biktima gehiago egon daitezkeela esan zuen atzo Ertzaintzak, baina, oraingoz, ez dago beste salaketarik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea