Gizartea -

Gipuzkoa

Motorzale bat zauritu da N-1 errepidean, Lasarte-Oria eta Andoain artean, errepidetik aterata

Istripuaren ondorioz, bi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira N-1 errepidean, Gasteizko noranzkoan.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat zauritu da asteazken honetan N-1 errepidean, Lasarte-Oria eta Andoain artean, bere motorra errepidetik aterata.

Segurtasun Sailaren arabera, ezbeharra 08:50ean gertatu da, eta oraindik 9:30ean anbulantzia medikalizatu bat zauritua artatzen ari zen, ospitalera eramateko zain.

Istripuaren ondorioz, bi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira N-1 errepidean, Gasteizko noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Lasarte-Oria Andoain Albisteak