Gizartea -

GIPUZKOA

Donostian atxilotutako ustezko sexu-erasotzailearen biktima gehiago egon daitezkeela uste du Ertzaintzak

Atxilotua, 62 urteko gizon bat, ertzain-etxean dago, eta epailearen esku utziko dute asteazken honetan. Atxiloketaren unean, Altzan, susmagarriak ez zien jaramonik egin ertzainen aginduei, eta autoan ihes egiten saiatu zen.

Bidebieta kiroldegia, Donostian. Irudia: EITB
Bidebieta kiroldegia, Donostian.
Bidebieta kiroldegia, Donostian. Irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenean Donostiako Bidebieta kiroldegian adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita atxilotu zuten gizonezkoaren ezaugarriak eta modus operandi delakoa ikusita, biktima gehiago izan daitezkeela uste du Ertzaintzak, nahiz eta oraingoz salaketa gehiagorik ez izan, Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.

Atxilotua, 62 urteko gizon bat, ertzain-etxean dago, eta epailearen esku utziko dute asteazken honetan.

Ertzainek atzo, astelehena, atxilotu zuten Gipuzkoako hiriburuan duela astebete kiroldegi horretan izandako erasoaren ustezko egilea. Orain arte ikertutakoaren arabera, ez da baztertzen gizon horrek berak egindako antzeko erasoak salatu ez dituzten biktima gehiago egotea.

Apirilaren 16an, adingabe bati sexu-erasoa egin zioten Bidebietako kiroldegiko instalazioetan. Ertzaintzak, gertatutakoaren berri izan ondoren, ikerketa abiatu zuen delitu horren egilea identifikatzen eta atxilotzen saiatzeko.

Egindako ikerketen eta Donostiako ertzain-etxeak ezarritako zaintza-dispositiboen ondorioz, atzo, astelehena, sexu-eraso horren ustezko egilea atxilotzea lortu zuten.

Atxiloketaren unean, susmagarriak ez zien jaramonik egin ertzainen aginduei, eta bere autoan ihes egiten saiatu zen. Ondorioz, polizia-auto bat jarri behar izan zuen bere ibilbidean, ihes egitea eragozteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Indarkeria matxista Delituak Salaketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Umeak Sexu erasoak