Gizartea -

Ekainetik irailera

Adimen artifiziala, jasangarritasuna eta parte-hartzea, EHUren udako ikastaroen erronketako batzuk

Ekainetik irailera bitartean 200 jarduera inguru eskainiko dituzte. Izen-emateko epea irekita dago jada.

EHUren udako ikastaroenaurkezpena. Argazkia: EHU
EHUren udako ikastaroenaurkezpena
EHUren udako ikastaroenaurkezpena. Argazkia: EHU

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHUren udako ikastaroen 43. edizioak 200 jarduera inguru eskainiko ditu ekainetik irailera bitartean, eta dagoeneko izena eman daiteke. Adimen artifiziala, jasangarritasuna eta parte-hartzea erronka aipagarrienak izango dira, unibertsitateak jakinarazi duenez.

Eva Ferreira EHUko errektoreak nabarmendu du "eragin soziala funtsezkoa" dela euskal unibertsitatearen udako ikastaroetarako.

Itziar Alkorta ikastaroen zuzendari akademikoaren hitzetan, helburua "mota guztietako pertsonak biltzea da, hainbat esparrutako profesionalek parte hartzeko topagune bat osatuz".

Arduradunek azaldu dutenez, ikastaroek "garai honetako erronka nagusiak" jorratuko dituzte, besteak beste, adimen artifiziala eta jasangarritasuna. Eskaintza ziklo estrategikoen arabera egituratu da: Kultura eta Artea, Gizartea, Hezkuntza, Zientzia eta Teknologia, Osasuna, Zuzenbidea eta Ekonomia eta Enpresa.

Bestalde, "ezagutzak transferitzeko nazioarteko ikuspegiaren" esparruan, aurtengo eskaintzan nazioarteko harremanei buruzko zuzenbideko ikastaroak eta "Eraldaketa digitala eta hezkuntzaren etorkizunak: erronkak Euskadin eta Iberoamerikan" izeneko ikastaroa ere eskainiko dira, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Iberoamerikako Estatuen Erakundearekin (OEI) lankidetzan.

Basque Culture International Summer School izenekoa ere programatu da, atzerriko ikasleek euskal gizartea ezagut dezaten, nazioartean ospea duten irakasleen eskutik, besteak beste.

Ia ikastaro guztiak presentzialak izango dira eta, gehienetan, zuzenean parte hartu ahal izango da online. Formatu klasikoekin batera, hainbat metodologia landuko dira udako hogei ikastaro baino gehiagotan parte hartzea sustatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa EHU Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza