Gizartea -

TRAFIKOA

Kamioi bat matxuratu da N-1ean, Lasarte-Orian, eta ilarak sortu dira Gasteizko noranzkoan

Eskuineko erreia itxita egon da hiru orduz, eta pilaketak sortu dira N-1ean eta GI-20 eta AP-8 autobidean ere. 11:00ak aldera kendu dute ibilgailua bidetik, eta ordutik, ohikoa da ibilgailuen joan-etorria.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek matxura izan du gaur goizean N-1ean, Lasarte-Oria (Gipuzkoa). Ibilgailua eskuineko erreia oztopatzen geratu da, eta ilarak sorrarazi ditu Gasteizko noranzkoan. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 07:45 aldera matxuratu da ibilgailua, eta ez atzera ez aurrera geratu da. Ondorioz, erreietako bat itxi egin dute, eta horrek bi kilometroko ilarak. Gertu dauden GI-20 (Donostiako saihesbidea) eta AP-8 autobidean ere sortu dira pilaketak

Antza, arazoak izan dira kamioia erretiratzeko, duen tamainagatik. 11:00etan lortu dute, eta ordutik normaltasuna da nagusi errepide horretan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Lasarte-Oria albisteak Albisteak N-1 Trafiko istripuen biktimak