Gizartea -

Kanpaina

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu EAJk Gasteizen egindako mitinean

Segurtasun Sailaren arabera, aita eta semea dira, eta ez dute identifikatu nahi izan ertzainek hala eskatu dietenean. Biei desobedientzia delitua egotzi diete, eta bati agintaritzaren aurkako atentatua.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu gaur arratsaldean EAJk Gasteizen egindako mitinean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek Radio Euskadiri baieztatu diotenez.

Segurtasun Sailaren arabera, aita eta semea dira, eta ez dute identifikatu nahi izan ertzainek hala eskatu dietenean.

Biak atxilotu dituzte, bata agintaritzaren aurkako atentatua egotzita agente bati eraso egiteagatik, eta besteak ertzainak iraindu ditu, betiere Segurtasun Sailaren bertsioaren arabera.

Gainera, bi atxilotuei desobedientzia delitua leporatu diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Ertzaintza Araba Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak