Gizartea -
TRAFIKO
Gidabaimenaren azterketa teorikoaren nota ordubete geroago egongo da kontsultagai
Hain zuzen ere, Cl@ave plataformaren bidez kontsultatu ahal izango da nota.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gidabaimenen bat lortu nahi dutenek, merkantzia arriskutsuena eta gidabaimena berreskuratzearena izan ezik, bere azterketaren nota jakin ahal izango dute ordubete geroago Cl@ve plataforman alta emanez.
Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) aste honetan abiatu du proiektua probintzia guztietan.
Cl@ve plataforman alta eman eta gero, erabiltzaileak MiDGT aplikazioa deskargatu ahal izango du azterketaren nota eskuratzeko. Proba praktika gaindituz gero, momentuan eskuragai izango du behin-behineko gidabaimena.
Trafiko Zuzendaritzak azpimarratu duenez, aldaketa horrek herritarren ziurgabetasuna eta DGTren eta autoeskolen artean egin beharreko tramiteen denbora muga gutxiko du.
Aurrerapen digital hori jada probatu zen pilotu proiektu batekin Bilbon eta Zaragozan, eta emaitza onak direla eta, aste honetan hasi da ezartzen.