Gizartea -

Pankreatitisak jota

Thailandian gaixorik dagoen euskal gaztea "lehenbailehen" aberriratzeko tramiteak azkartzen ari dira

Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak gaur hedabideei jakinarazi dienez, oraindik ez dago gaixoa aberriratzeko datarik, bidaia "ez baita erraza", baimen "dezente" behar dituelako.

Hegazkin medikalizatu bat, Torrejon de Ardozeko (Madril) base militarean. Artxiboko irudia: EITB
Hegazkin medikalizatu bat, Torrejon de Ardozeko (Madril) base militarean. Artxiboko irudia: EITB
Hegazkin medikalizatu bat, Torrejon de Ardozeko (Madril) base militarean. Artxiboko irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alexander Garcia Galas euskal gaztea Thailandiatik aberriratzeko hegazkina datozen orduetan aireratu daiteke Torrejon de Ardozeko (Madril) base militarretik, baina diskrezioa erabatekoa da.

Hegaldi militarra da, eta ahalik eta diskrezio handienarekin prestatzen ari dira. Defentsa Ministerioa eta talde diplomatikoa logistika eta baimenak prestatzen ari dira, Espainiako Armadaren hegazkin militar medikalizatuak beste estatu batzuetan lurreratu eta hegaldia gaixoaren larritasunera egokitu beharko baitu. Alde horretatik, Defentsa Ministerioak informazioa emango du, baina egoki irizten dionean.

Defentsa Ministerioa "ahalik eta gehien" azkartzen ari da familiaren eskaerari erantzuteko behar diren tramite guztiak. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak gaur hedabideei jakinarazi dienez, oraindik ez dago gaixoa aberriratzeko datarik, bidaia "ez baita erraza", baimen "dezente" behar dituelako.

Hala ere, Margarita Robles Defentsa ministroa "konponbide bat ahalik eta azkarren emateko ahaleginean" dagoela azpimarratu du. "Horregatik, izapide guztiak azkartzen ari dira, bidaia hori ahalik eta lasterren egin dadin", berretsi du.

Garmendiak azaldu duenez, gaixoak ZIUn jarraitzen du, eta Ministerioak badaki "denbora urrea dela".

Asteazkenean, Ministerioak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Osakidetzari helarazi zien gaixoa aberriratzeko asmoa, eta, beraz, gaixoa osasun-zentro egokienean (lurreratzeko lekuaren eta ordutegiaren arabera) sartzeko aukera emango dion informazioaren zain daude.

Marisol Garmendia: ''Defentsa ministerioa tinko ari da lanean familiaren eskaerari erantzuna emateko''
Marisol Garmendia: ''Defentsa ministerioa tinko ari da lanean familiaren eskaerari erantzuna emateko''
Marisol Garmendia: ''Defentsa ministerioa tinko ari da lanean familiaren eskaerari erantzuna emateko''

0:16

Pankreatitisak jota Bangkokeko (Thailandia) ospitale batean ospitaleratutako 36 urteko gaztearen familiak premiaz Euskal Herriratzeko eskatu zuen, ospitaletik txosten bat jaso ondoren. Txosten horretan argitu zitzaien oraindik hegazkin medikalizatu batean eramateko aukera zegoela, baina ohartarazi zien "ahal den azkarren" egin beharko lukeela, "barne-odoljario larria izateko arriskua baitago".

Txostenaren arabera, pankreatitisa "% 30etik % 50era" areagotu zaio, eta "erabiltzen ari diren antibiotikoek ez diote ezer egiten". Gaztea Thailandiako hiriburuko Samitivej Ospitaleko ZIUn dago.

Gaixoaren familiak Aireko Armadaren Ebakuazioko Unitate Medikoaren (UMAER) bidez Espainiaratzeko eskatu zuen, ekartzeko hainbat saiakera alferrikakoren ondoren.

Basauriko Basozelai auzoak bat egin du Alex Garciaren familiari laguntzeko
Basauriko Basozelai auzoak bat egin du Alex Garciaren familiari laguntzeko
Basauriko Basozelai auzoak bat egin du Alex Garciaren familiari laguntzeko

0:38
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Thailandia