Gizartea -
Gipuzkoa
Datozen orduetan eramango dituzte epailearen aurrera Donostiako hilketagatik atxilotutako bi gizonak
54 eta 53 urte bi gizonezkoek ertzain-etxean igaro dute gaua, epailearen aurretik noiz pasatuko zain. Asteazkenean atxilotu zituzten biak, Antiguoko etxebizitza batean "indarkeria zantzu nabarmenak" zituen hilotz bat topatu ostean.
EiTB Media
Gizon bat hilketarekin zerikusia dutelakoan atzo Donostian atxilotutako bi gizonak datozen orduetan eramango dituzte epailearen aurrera. 54 eta 53 urte bi gizonezkoek ertzain-etxean igaro dute gaua, epailearen epailearen aurretik noiz pasatuko zain.
Asteazkenean atxilotu zituzten biak, Antiguoko etxebizitza batean "indarkeria zantzu nabarmenak" zituen hilotz bat topatu ostean.
Ertzaintzaren agenteak asteazken goizaldean Donostiako etxebizitza horretara (Mikeletes Pasealekuko 8.a) bertaratu ziren, istiluren bat izan zela jakin eta gero. Gizon baten hilotza topatu zuten lurrean.
Bertaratutako osasun zerbitzuetako medikuak gizonaren heriotza baieztatu zuen. Ertzaintzak etxebizitzan zeuden beste bi lagunak atxilotu zituen, hilketa delitua egotzita.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko.