Gizartea -

Bangkokeko Samitivej ospitalea

Gaixo dagoen euskal gaztea Thailandiatik ekartzeko hegazkin medikalizatu bat prestatzen hasi dira

Defentsa eta Atzerri ministerioek baieztatu dutenez, pankreatitisa duen gaztea Espainiaratzeko kudeaketak eta hegazkin medikalizatua prestatzen hasi dira, baina oraingoz ez dute datarik zehaztu. Gaur pazientea "egonkor dago, bere larritasunaren barruan".

Hegazkin medikalizatu bat. Artxiboko irudia: EITB
Hegazkin medikalizatu bat. Artxiboko irudia: EITB
Gaixo dagoen gaztea Thailandiatik ekartzeko hegazkin medikalizatu bat prestatzen hasi dira

0:37

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Thailandian gaixorik dagoen euskal gaztea etxera itzuli ahal izango da. Defentsa eta Atzerri ministerioek baieztatu dutenez, pankreatitisa duen gaztea Espainiaratzeko kudeaketak eta hegazkin medikalizatua prestatzen hasi dira, baina oraingoz ez dute datarik zehaztu, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

Defentsako iturriek EFEri jakinarazi diotenez, "izapideak aztertzen ari dira" bidaia "aurrera eraman" ahal izateko, baina oraindik ezin da "data zehatzik" eman.

Marisol Garmendia: ''Defentsa ministerioa tinko ari da lanean familiaren eskaerari erantzuna emateko''
Marisol Garmendia: ''Defentsa ministerioa tinko ari da lanean familiaren eskaerari erantzuna emateko''
Marisol Garmendia: ''Defentsa ministerioa tinko ari da lanean familiaren eskaerari erantzuna emateko''

0:16

Pankreatitisak jota Bangkokeko (Thailandia) ospitale batean ospitaleratutako 36 urteko gaztearen familiak premiaz Euskal Herriratzeko eskatu zuen, ospitaletik txosten bat jaso ondoren. Txosten horretan argitu zitzaien oraindik hegazkin medikalizatu batean eramateko aukera zegoela, baina ohartarazi zien "ahal den azkarren" egin beharko lukeela, "barne-odoljario larria izateko arriskua baitago".

Txostenaren arabera, pankreatitisa "% 30etik % 50era" areagotu zaio, eta "erabiltzen ari diren antibiotikoek ez diote ezer egiten". Gaur pazientea "egonkor dago, bere larritasunaren barruan", familiaren bozeramaileak EFE albiste agentziari jakinarazi dionez. Gaztea Thailandiako hiriburuko Samitivej Ospitaleko ZIUn dago.

Alexander Garcia Galas gaixoaren familiak Aireko Armadaren Ebakuazioko Unitate Medikoaren (UMAER) bidez Espainiaratzeko eskatu zuen, ekartzeko hainbat saiakera alferrikakoren ondoren.

Familiak EITB Mediari jakinarazi zionez, astelehenean Margarita Robles Defentsa ministroarekin telefonoz hitz egin zuen aurrenekoz, eta horrek egoera aztertuko zuela adierazi zien.

Senideek ez zuten lortu kontratatu eta ordaintzera iritsi ziren medikalizatutako hegazkin komertzialak gaztea Euskal Herriratzea. Familiak Defentsako unitate medikalizatu berezi horretan ikusten zuen hori lortzeko "azken aukera".

Thailandian gaixorik dagoen euskal herritarraren egoera gero eta larriagoa da
Thailandian gaixorik dagoen euskal herritarraren egoera gero eta larriagoa da
Thailandian gaixorik dagoen euskal herritarraren egoera gero eta larriagoa da

0:58
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Thailandia