Gizartea -

Lapurdi

Gaur gauera arte luzatu diote atxiloaldia bikotekidearen ezbeharragatik Ziburun atxilotutako gizonari

Igandean, IBIS hoteleko bosgarren solairutik salto egin zuen emakumeak, eta oso larri dago; itxuraz, aurrekariak dituen bikotekidearengandik ihesi.

Ziburuko (Lapurdi) IBIS hotela. Irudia: EITB
Ziburuko (Lapurdi) IBIS hotela. Irudia: EITB
Ziburuko (Lapurdi) IBIS hotela. Irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ziburun (Lapurdi), bikotekidearen ezbeharragatik igandean atxilotutako gizonari gaur gauera arte luzatu diote atxiloaldia, gertatutakoa indarkeria matxista ote den ikertzen ari baita Polizia.

Itxuraz, bikotekidearengandik ihes egin nahian-edo, emakumeak IBIS hoteleko bosgarren solairutik salto egin zuen, eta oso larri dago.

Polizia-iturri batzuk aipatuta, Sud Ouest egunkariak zabaldu du gizona jadanik "begitan" zutela, indarkeria matxistagatik.

Biktimak 30 urte ditu, eta zauri oso larriak ditu, besteak beste, gerrialdean. Gizona hilketa-saiakeragatik dago atxilotuta.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Iparraldea albisteak Gizartea albisteak Indarkeria matxistaren biktimak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Matxismoa gaur Lapurdiko berriak