Gizartea -

Sexu erasoa

Gizon bizkaitar bat espetxeratu dute, Errioxan emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta

Martxoaren 8an gertatu zen sexu erasoa Errioxako Albelda de Iregua udalerrian. Biktima Logroñoko San Pedro ospitalera eraman zuten. Gizonak ihes egin bazuen ere, ondoren identifikatu eta Logroñon atxilotu zuten.

Basauriko bizilagun bat atxilotu dute Errioxan sexu-eraso bat egin duelakoan

0:32

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurrekariak dituen 43 urteko Basauriko bizilagun bat espetxeratu dute, Errioxako Albelda de Iregua udalerrian 28 urteko emakume bati sexu erasoa egitea egotzita, Guardia Zibilak astelehen honetan zabaldutako ohar batean jakinarazi duenez.

Martxoaren 8an izan zen gertakaria, biktima bere maskotarekin batera paseatzen ari zela.

Bat-batean, handik zebilen gizon handi batek bere nagusitasuna baliatu zuen emakumea inguruko estalpe txiki batera eraman eta sexu erasoa egiteko. Halaber, eraso fisikoa egin zion.

Erasoaren ondoren, emakumea Logroñoko San Pedro ospitalera eraman zuten. Gizonak, berriz, tokitik ihes egin zuen.

Guardia Zibilak abiatutako ikerketaren ondotik, gizona identifikatu eta Logroñon atxilotu zuten. Epailearen aurretik igaro ondoren, behin-behinean espetxeratzeko agindu zuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko albisteak Tratu txarrak gaur Zer gertatu da Bizkaian? Delituak albisteak Gizartea Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Mundu matxista Sexu erasoak Errioxa gaur