Gizartea -

Trafikoa

Amaitu dira auto ilarak AP-1ean, Bergaran hiru ibilgailuk istripua izan ondoren

Ezbeharra tarteko, eskuineko erreia itxi dute eta lau kilometrorainoko auto ilarak sortu dira Gasteizerako noranzkoan.

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean AP-1 autobidean hiru autoren artean izandako trafiko istripuak lau kilometrorainoko auto ilarak sortu ditu, Bergara parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EiTB Mediari jakinarazi dionez.

Ezbeharra 07:45 aldera gertatu da Gasteizerako noranzkoan, eta, ondorioz, eskuineko erreia itxi dute. 08:30ean auto ilarak lau kilometrorainokoak ziren, AP-8 autobideraino.

Bidea oztopatzen zuten ibilgailuak erretiratu ostean, trafikoa bere onera etorri da 09:30ak baino lehen.

Halaber, istripuan pertsona bat zauritu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Gizartea Trafikoko web-kamerak Donostian Eguneko albisteak Gasteiz berriak Bergara Albisteak Errepideko istripuetan zauritutakoak AP-1eko berriak