Gizartea -

GIPUZKOA

Indarkeria zantzuak dituen gizonezko baten gorpua aurkitu dute Irungo baratze inguru batean

San Miguel auzoan aurkitu dute, eta Polizia gertatutakoa ikertzen ari da.

Irunen gorpua aurkitu duten ingurua. Argazkia: EITB
Irunen gorpua aurkitu duten ingurua. Argazkia: EITB
Indarkeria zantzuak dituen gizon baten hilotza aurkitu dute baratze inguru batean Irunen

0:32

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeria zantzuak dituen gizonezko baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Irungo San Miguel auzoan, baratze inguru batean, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 08:20 aldera aurkitu dute, Larrialdi Zerbitzuek Irungo San Miguel auzoko zelai batean hilotz bat agertu dela jakin ondoren.

Hilotza San Miguel eta Anaka auzoak banatzen dituen zelai eta baratze eremu batean zegoen, Leka Enea ikastetxetik eta Donostia kaleko aparkalekutik gertu.

Hainbat lekukok jakitera eman dutenez, hildakoa gizonezko gazte bat da, eta gorpuak indarkeria zantzu nabarmenak zituen gorputzean.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko. Ertzaintzako hamar bat agentek eta unitate zientifikoko beste hainbeste kidek goiz osoa eman dute ikerketan lagun dezaketen arrastoak bilatzen, identifikatzen eta sailkatzen.

Auzitegiko mediku bat eta hileta-ibilgailu bat ere bertaratu dira, eta 15:20an eraman dute gorpua.

Gorpua aurkitu duten tokian lanak amaitutakoan, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute biktima identifikatu eta autopsia egitera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Krimenak azken ordukoa