Gizartea -

TRAFIKOA

Normaltasunera itzuli da A-8a Barakaldon, itxitako erreiak berriro ireki ostean

Max Center parean izandako ezbehar baten ondorioz, hiru errei itxi behar izan dituzte lehen orduan. BI-636an istirpu bat auto-ilarak eragiten ari da Balamasedara bidean, eta arazoak A-8raino iritsi dira.

A-8a, Barakaldon. Argazkia: Segurtasun Saila
A-8a, Barakaldon. Argazkia: Segurtasun Saila
A-8a, Barakaldon. Argazkia: Segurtasun Saila

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru errei itxi dituzte A-8 autobideko 123. kilometroan, Barakaldon, Kantabriara bidean, gaur goizeko lehen orduan auto-istripu bat izan ondoren, baina bidea erabat garbitu eta ireki ostean, 10:00etarako, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak inguru horretan.

Cadaguako korridorean (BI-636) izandako beste ezbehar batek, baina, auto-ilarak sortu ditu Balmasedara bidean, errei bat itxi behar izan baitute. Auto-ilarak A-8raino iritsi dira, eta trafikoa Zorrotzatik bideratu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Barakaldo Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak A-8 autobideko istripuak gaur Trafiko-istripu hilgarriak