Gizartea -

TEKNOLOGIA

15.000 domeinu erregistratuta, osasuntsu ospatuko du PuntuEUSek 10. urteurrena

2014ko apirilaren 14an sortu ziren aurreneko PuntuEus domeinuak eta epe horretan 15.000 domeinu erregistratu dira. Datorren urteei begira ere erronka ugari dituzte eskuartean, esaterako, erasoen aurka babesteko prebentzio-estrategia berritzaileak ezartzea.

EITB MEDIA
EITB MEDIA
EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

.EUS domeinuak gizartean ondo errotuta bete ditu 10 urteak. 2014an eman zituen lehen urratsak euskara eta euskal kulturaren komunitatearen interneteko goi mailako domeinuak eta 15.000 web orrirekin, .EUS domeinuak osasun paregabea izaten jarraitzen duela adierazi du PuntuEus Fundazioaren lehendakari Josu Waliñok. Komunitate fidela du domeinuak, eta sorreratik egin moduan, gaur gaurkoz hazteko joerari eusten dio.

EITB MEDIA

PuntuEUSen Behatokiak aztertutako datuei erreparatuta Euskal Herriko webguneen % 14k dauka edukiren bat euskaraz. Horrez gain, .EUS domeinua erabiltzen duten webguneen artean, % 75ek euskarazko edukia argitaratzen du eta, beraz, .COM edo .ES bezalako domeinuekin alderatuz gero, euskararen presentzia askoz handiagoa dela ikus daiteke.

Domeinuak nortasun propioa eskaintzen du internet bezalako itsaso zabal batean, eta aniztasunetikan, komunikabide, enpresa, erakunde zein norbanakoek egin dute bat 10 urte hauetan euskal domeinuarekin. Fundazioaren zuzendariak esan duenez, era guztietako proiektuak aurki daitezke .EUSen barruan. 

EITB MEDIA

Domeinuak mundu guztian du zabalkundea, erregistroen %9a Euskal Herritik kanpo egin direlarik orain arte. Euskal Herrian egindako erregistroen datuak erreparatuz gero, domeinua Euskal Herri osoan zabaltzen da, baina desoreka nabarmenak daude lurralde batetik bestera.

EITB MEDIA

PUNTUEUS Fundazioaren urteko zibersegurtasun txostenaren arabera, 2023an jasotako eraso saiakeren % 43 phishing kasuak izan ziren, aurreko urtearekin alderatuz gero 6 puntu altuagoa. Hala ere, detektatutako arrisku-kasuen % 100 indargabetu ahal izan dituzte. Nabarmentzekoa da .EUSen abusu-tasak txikia izaten jarraitzen duela, eta sortzen diren alerta guztiei erantzuten zaiela.

Pauso bat aurrera emate aldera, baina, prebentzio-estrategia berritzaileak ezarri ditu orain, eta, etorkizuneko erasoen aurka babesteko, mehatxuak identifikatzeko eta ebazpenak arintzeko prebentzio-neurriak garatu ditu. Ondorengo urteetarako erronka, beraz, horixe da, hain justu, erakundeei zibererasoen prebentzioan laguntzea, babeserako eta analisirako tresna propioen bidez; izan ere, ".EUS edozein erabiltzailerentzako ingurunerik seguruena ezartzea da", adierazi du Waliñok.

EITB MEDIA

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Teknologia Bizkaiko albisteak Gipuzkoako albisteak Nafarroa gaur Araba Iparraldea berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea