Gizartea -

Trafikoa

Normaltasuna itzuli da N-1 errepidera, Villabonan lau ibilgailuk istripua izan eta auto ilarak sortu ondoren

Donostiarako noranzkoan izan da ezbeharra da, eta, ondorioz, zazpi kilometrorainoko auto ilarak sortu dira.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

N-1 errepidean, Villabona parean, lau autok izan duten istripuaren ondorioz zazpi kilometrorainoko auto ilarak sortu dira gaur goizean, Donostiarako noranzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko lehen orduan gertatu da istripua, eta, hori dela eta, bi erreietako bat itxi dute.

09:00ak aldera garabiek ibilgailuak kendu eta errepidea garbitu ostean, zirkulazioa pixkanaka normaltasunera itzuli da.

Bestalde, ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Gizartea bideoak Trafikoko web-kamerak Gasteizen Prentsa digitalaren azken orduko Villabona bideoak Gaurko azken orduko albistea N-1 Errepideko istripuetan zauritutakoak