Gizartea -

Bizkaia

Lagun bat atxilotu dute Getxon gizon bat labana batekin zauritu duelakoan

Biktima toraxean zauritu du erasotzaileak, eta kolpeak eman dizkio. Ondorioz, Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 37 urteko lagun bat atxilotu du gaur, igandearekin, Algortan (Getxo), gizon bat labana batekin zauritu duelakoan. Erasoa Telletxe kaleko metro geltokia dagoen plazatik gertu jazo da. Handik alde egin, eta Algortako etorbideko atari batean ezkutatu da ustezko erasotzailea.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atxilotua ez ezik, eraso horretan nahasi omen den beste pertsona bat ere ikertu dute. Oraingoz, baina, aske utzi dute.

Biktima toraxean zauritu du erasotzaileak, eta kolpeak eman dizkio. Ondorioz, Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.

Ertzaintzak goizeko lehen orduan jaso du borroka horren berri. Erasoa gertatu den lekura bertaratu diren agenteek eta osasun langileek artatu dute biktima.

Ordu batzuk geroago, erasoaren ustezko egileak aurkitu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak