Gizartea -

Eguraldia

Eguraldi grisa asteazken eguerdira arte, eta argitsu hortik aurrera

Astelehenean, euria egingo du eguerditik aurrera, eta bustitik jarraituko du asteazken eguerdira arte. Hortik aurrera, oskarbi eta epel joango da astea, gauetan dezente freskatuko badu ere. Abisu horia izango da astelehenean itsasaldeko arriskuagatik.

Haizea eta zeru grisak nagusi. Irudian, Izazpiko tontorra, gaur. Argazkia: Aitor Agirrezabal.
Haizea eta zeru grisak nagusi. Irudian, Izazpiko tontorra, gaur. Argazkia: Aitor Agirrezabal.
Haizea eta zeru grisak nagusi. Irudian, Izazpiko tontorra, gaur. Argazkia: Aitor Agirrezabal.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguraldiari dagokionez, astea goibel samar hasiko bada ere, asteazken eguerdi aldetik aurrera, giro argia izango da aste osoan, eta bero ere egingo du asteburu aldera, aurreikuspenen arabera. 

Astelehenean, euria egingo du egunaren bigarren partean. Goiza ostarteekin hasiko bada ere, guztiz estalita geldituko da arratsaldetik aurrera, eta euritara joko du denean. Zaparrada moduan botako du gehienbat, eta ez da baztertzen tarteka trumoi-ekaitzak ere jotzea eta txingorra egitea. Haizea izango da eguneko protagonista; goizean, hego-mendebaldetik joko du, eta arratsaldetik aurrera, ipar-mendebaldetik. Kostaldean, zertxobait gora egingo dute termometroek, eta berdintsu eutsiko diote barnealdean. Gauean, elur-kota 1.200 metrora jaitsiko da. 

Asteartea izango da asteko egunik grisena, giro nahasia izango da eta hoztu egingo du. Maximoak 12-15 ºC-ren bueltan geratuko dira. Hodeiak izango dira nagusi egun osoan, eta euria egingo du, bereziki ipar partean. Zaparrada gisa botako du, eta tarteka dezente botako du. Egunaren azken orduetan, gero eta sakabanatuago izango dira zaparradak.  Hegoaldean, euri gutxiago egingo du, eta ostarte batzuk ere zabalduko dira tarteka, baina giroa, oro har, iparraldean baino hotzagoa izango da. Mendebal ipar-mendebaldeko haizeak tarteka enbarazu egingo du kostaldean, bizi ibiliko baita. Elur-kota 1.000 metro inguruan egongo da goizaldean eta goizean goiz, baina gora egingo du.

Asteazkena ere, lainoekin eta umel abiatuko da, baina zeruak garbitzen joango dira eguerditik aurrera, eta oskarbi eta epel joango da hortik aurrera astea, gauetan dezente freskatuko badu ere. 

Abisu horia, astelehenean, itsasaldean 

Astelehenean, abisu horia ezarriko du Segurtasun Sailak itsasaldeko arriskuagatik, bai kostaldeko inpaktuagatik, bai nabigaziorako, 3 metrorainoko olatuak izan daitezkeelako.

Asteleheneko 04:00etatik 06:00etara, abisu horia egongo da indarrean kostaldeko inpaktuagatik, metro bateko olatuak espero baitira. Itsasgora 05:04an izango da.

Bestalde, 15:00etatik gauerdira arte, abisu horia aktibatuko da nabigaziorako arriskuagatik. Olatuen altuera adierazgarria 2 metro ingurukoa izango da, eta azken orduetan 2,5-3 metrora igoko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metroko olatuak altxatuko ditu, eta 2-2,5 metrora igoko da azken orduetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Iparraldea Alerta meteorologikoak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kantauri itsasoa albisteak