Gizartea -

OSASUNA

Frantziako Gobernuak 5 euroko isuna jarri nahi die medikuaren hitzordura joaten ez direnei

Frantziako mediku elkartearen arabera, abisatu gabe medikuaren hitzordura joaten ez direnek 27 milioi euroko kostua eragiten dute.

Osasun zentroa. Argazkia: EITB
Osasun zentroa. Argazkia: EITB
Osasun zentroa. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabriel Attal Frantziako lehen ministroak iragarri du 2025etik aurrera 5 euroko isuna jarri nahi diela medikuaren hitzordura joaten ez direnei, betiere aurretik ez badute 24 orduko tartearekin abisatzen.

Attalek osasun publikoa hobetzeko proiektu batzuen inguruan hedabideei emandako elkarrizketa batean azaldu duenez, pazienteak egin nahi ditu egoera horien "arduradun", eta neurria 2025eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, Parlamentuak onartuz gero.

Frantziako mediku elkartearen arabera, abisatu gabe medikuaren hitzordura joaten ez direnek urtean 27 milioi euroko kostua eragiten dute.

Neurria onartzen badute, pazientearen bankuko txartelean kargatuko dira aipatutako 5 euro horiek, aurrez txartelaren datuak eman beharko baititu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Frantzia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Terapeutika-profesionalak Isunak Euskadin Frantziako Gobernua