Gizartea -
KOPA
Athleticen ospakizunak ostegunean izango dira, gabarra eta Udalaren harrera barne
Bart gaueko garaipenaren ostean, Athleticeko espedizioa 14:00ak inguruan heldu da Loiuko aireportura, eta klub zuri-gorriaren 25. Errege Kopa Bilbon da jada.
agentziak | eitb media
Athletic Clubek bart Sevillan lortutako Kopa ospatzeko egitarauaren berri eman du, eta ekitaldi guztiak apirilaren 11n izango dira, gabarra protagonista delarik.
Hain zuzen ere, astelehenean hasiko dira gabarra Itsasmuseumeko diketik atera eta itsasadarrean uretan sartzeko maniobrak. Tamaina handiko garabi batek altxatuko du gabarra.
Bilboko klubak ohar baten bidez jakinarazi duenez, ekitaldi nagusiak itsasadarraren inguruan izango dira, gabarrarekin zeharkatuko baitute, 40 urteren ostean.
"Egun horretan, azkenean, 40 urte eta elkarren segidan galdutako sei finalen ostean, gabarrak itsasadarra zeharkatuko du talde txapeldunarekin, garaipena familia athleticzalearekin ospatzeko", azaldu du taldeak.
Gabarrarenaz aparte, futbolariei harrera egingo diete udaletxean Udaleko eta Aldundiko ordezkariek.
Bart gaueko garaipenaren ostean, Athleticeko espedizioa 14:00ak inguruan heldu da Loiuko aireportura, eta klub zuri-gorriaren 25. Errege Kopa Bilbon da jada.