Gizartea -

Kopako finala

Sevillan zein Bilbon finala gozatzeko argibide sorta

Nola biziko dute finala Sevillan dauden athleticzaleek? Non ikus dezakete norgehiagoka Bilbon geratzen direnek? Finalari buruzko informazio guztia, hemen:

Athleticen jarraitzaileak Sevillan. Argazkia: EFE
Athleticen jarraitzaileak Sevillan
Athleticen jarraitzaileak Sevillan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Festak eta futbol giroak Sevillako nahiz Bilboko kaleak hartuko dituzte gaur hasi eta Athleticen eta Mallorcaren arteko finala amaitu arte, gutxienez. Zuri-gorriek gorputza eta arima jarriko dituzte 24. Errege Kopa lortzeko, eta jarraitzaileak izango dituzte horretan bidelagun. Askok, baina, ez dute Cartujara joateko aukerarik izango, eta Bilbotik jarraituko dute partidua, jai-giro betean.

Sevillara iritsi da Errege Kopa
Sevillara iritsi da Errege Kopa
Sevillara iritsi da Errege Kopa

0:42

SEVILLA

Nola biziko dute finala Sevillan, eta zer da jarraitzaileek kontuan izan beharrekoa?

Sarrerak:

Partidua ikusteko sarrerak dituztenek finala hasi baino 4 ordu lehenago izan beharko dute aktibatuta zelaira sartzeko eskatuko zaien kodea. Horretarako, Espainiako Futbol Federazioaren (RFEF) aplikazioan sartu, eta "Nire sarrera aktibatu" atalean egin beharko dute gestioa. Horrela, Cartujara sartzean eskatuko dieten QR kodea jasoko dute.

Noiz amaitzen da partidura doazenei sarrerak bidaltzeko epea?

Behin bakarrik bidal daitezke sarrerak, Espainiako Futbol Federazioak larunbatean, 18:00etan, horiek aktibatzen dituenetik.

Ba al dago gailu berean sarrera bat baino gehiago aktibatzeko aukerarik?

Bai.

Egongo al da telefono mugikorraren bateria kargatzeko modurik Sevillan?

Bai. Athletic Hirian gailuak kargatzeko 120 gune izango dira erabilgarri.

Nahikoa al da sarreraren pantaila argazki bat erakustea?

Ez.

NANa eraman behar da?

Bai.

Sevillako finalera zoaz? Hona hemen Andaluziako hiriburuan egiteko moduko hiru bide
Sevillako finalera zoaz? Hona hemen Andaluziako hiriburuan egiteko moduko hiru bide
Sevillako finalera zoaz? Hona hemen Andaluziako hiriburuan egiteko moduko hiru bide

1:41

Athleticzaleak Mallorcaren gunean

Futbol zelaian Mallorcaren gunera doazen euskal jarraitzaileek ezingo dituzte Athleticen kamisetak, bufandak edota banderak eraman.

Aparkalekuak: 

3.500 ibilgailurentzako tokia egongo da Cartuja aldameneko aparkalekuan (Karlos III.a etorbidetik du sarrera). Apirilaren 6ko 10:00etan ireki, eta norgehiagoka bukatu baino ordubete geroago itxiko dute. Athleticek irabaziko balu, partidua amaitu eta bi ordura zarratuko dute.

6 euro (+ 1,5, kudeaketa gastuengatik) ordaindu beharko dituzte zaleek, eta lekua aurretik erreserbatzeko aukera dute.

Garraiobideak:

TUSSAM autobus-konpainiaren C1, C2 eta 02 lineek Athletic Hiritik gertu dituzte geralekuak, eta Cartuja futbol zelaian ere gelditzen dira. Zerbitzua indartuko dute.

Athletic Hiria: 

Giroa berotze aldera, 19:00etan kalejiran aterako dira Athletic Hiria gunetik Cartujara doazen futbolzaleak. Kalejira horretan, partidura doazenek soilik parte hartzea aholkatu dute.

Athletic Hiria itxura hartzen ari da Sevillan
Athletic Hiria itxura hartzen ari da Sevillan
Athletic Hiria itxura hartzen ari da Sevillan

0:38
Zure interesekoa izan daiteke: Athletic Hiriari buruz jakin behar duzun guztia: kontzertuak, ordutegia, ordaintzeko modua...

Sevilla dorrea merkataritza-gunearen alboan dago, eta Inca Garcilaso kaletik hel daiteke.

Ordutegia eta egitaraua

Larunbatean irekiko dute, 11:30ean, eta, irabaziz gero, igandean itxiko dute, 02:00etan.

11:30: Athletic Hiriaren irekiera

12:30: Bandera altxatzea

13:00: Bertsoak Jon Maiaren eskutik

13:30: DJ Gaztea

15:30: Henry Mendezen kontzertua

16:10: Oxabiren kontzertua

17:30: Doctor Deseoren kontzertua

18:20: MCD taldearen kontzertua

19:00: Cartujara zuzendutako kalejira

19:00-22:00: DJ + San Mamesekin konexioak

22:00: Athletic Club - RCD Mallorca partidaren zuzenekoa pantaila erraldoietan

BILBO

Bilbon geratzen diren lehoiek ere egingo dute marru larunbatean. Kirioak eta emozioak Bizkaiko hiriburuko kaleetan ere uztartuko dira, final handia dela eta.

Athleticek 19:00etan zabalduko du San Mames, jarraitzaileek partidua bertan jarriko dituzten pantaila erraldoietan ikus dezaten. 

Bilbo larunbateko finalerako prestatzen ari da
Bilbo larunbateko finalerako prestatzen ari da
Bilbo larunbateko finalerako prestatzen ari da

0:40

Euskaldunako Urban Hall gunean ere, pantaila erraldoi bat jarriko dute 1.000 zalerentzat. Sarrera doakoa izango da. Musika eta ostalaritza zerbitzua eskainiko dute bertan, 20:00etatik aurrera.

Bilbon, bestalde, zazpi pantaila erraldoi jarriko ditu Udalak, auzoetatik sakabanatuta: hiru Santutxun, bat Iralan, bat Errekalden, bat Ugarte Plazan (Otxarkoaga) eta bat Plaza Barrian.

Bizkaiko beste hainbat udalerritan ere, gauza bera egingo dute. Barakaldon, Portugaleten, Muskizen, Ortuellan, Abanton, Zallan, Sopuertan, Getxon, Sopelan, Leioan, Etxebarrin, Durangon, Gernika-Lumon, Zornotzan, Lemoan eta Igorren pantailak jarriko dituzte kalean, zaleek partidua elkarrekin ikusteko.

6-12 minutuko maiztasunarekin eskainiko du tren zerbitzua Bilboko metroak

Joan-etorri gehiago egongo direlakoan, tren zerbitzua indartuko du Bilboko metroak. Partidua amaitu eta igande goizera arte izango dira tren bereziak.

Horrela, 22:30etik hasita eta gau osoan zehar, 6 minututik behin aterako dira trenak Etxebarri eta San Ignazio artean, eta 12 minututik behin Ibarbengoara eta Kabiezesera joango direnak. 

Tranbiak ere indartuko du zerbitzua.

Gainera, Bilboko Udalak erabaki du ostalaritzako lokalak bi ordu beranduago itxi ahal izatea larunbatean. Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak ekitaldi eta jai handiak izaten direnean egin ohi duen bezala oraingoan egindako eskariari emandako erantzuna da neurria.

Bizkaibusek zerbitzu bereziak jarriko ditu

Bizkaibusek zerbitzu bereziak jarriko ditu larunbatetik iganderako gauean, Bilbo eta Bizkaiko hainbat herriren artean izango diren pertsonen joan-etorriak errazteko.

Zehazki, A0651 (Bilbo-Balmaseda), A3516 (Bilbo-Mungia), A3340 (Bilbo-Muskiz), A3923 (Bilbo-Durango), A3512 (Bilbo-Lekeitio) eta A3916 (Bilbo-Ermua-Ondarroa) lineetan eskainiko dira zerbitzu bereziak, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Zerbitzu berezi horiei buruzko informazioa lortzeko eta edozein kontsulta egiteko, interesdunek Bizkaibuseko arreta zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan 94 612 55 55 zenbakian.

25 °C-ko maximoak eta eguzkitsu

Udaberriko tenperatura atseginak eta giro eguzkitsua. Hori da larunbaterako espero den eguraldia. ETBko "Eguraldia" saioko meteorologia zerbitzuak egindako iragarpenaren arabera, egunean zehar ateri izango da Sevillan eta Bilbon; iluntzean, ordea, aroak kaskartzera egin lezake Bizkaian. 

Zure interesekoa izan daiteke: Kopako finalerako eguraldia

Emozio guztia gerturatuko digu EITBk

Azkenik, Sevillan edo Bilbon egoteko aukerarik ez dutenek ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean ikusi ahal izango dute partida.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Athletic Futbola Kirolak Bilbo Errege Kopa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak