Gizartea -
Trafikoa
A-15a zabalik da Urnieta parean, ia zortzi orduz itxita egon ondoren kamioi bat iraulita
Zirkulazioa la N-1etik bideratu dute. Hiru kilometrorainoko ilarak sortu dira.
EITB Media
A-15 autobia itxita egon da Urnieta parean, Donostiarako noranzkoan, kamioi batek istripua izan baitu bertan. 12:30 ingurutik 20:30 arte egon da bidea itxita.
Trafikoa N-1etik bideratu dute, baina ilara luzeak sortu dira errepide horretan, 3 kilometrorainokoak.
Istripua A-15aren 162. kilometroan jazo da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea