Gizartea -
Rubiales auzia
Luis Rubiales aske utzi dute, baina auzia ikertzen ari den epaileak noiz deituko zain dago orain
Ikusmin handia zegoen Rubialesen itzulerarekin, nahiz eta bi egun lehenago Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboko (UCO) agenteek, Dominikar Errepublikako segurtasun-indarrekin lankidetzan, Punta Canan beren bulegoak miatu eta dokumentu eta gailu elektronikoak atzeman.
AGENTZIAK | EITB Media
Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidente ohia atxilotu dute gaur Barajaseko aireportuan, Dominikar Errepublikatik Espainiara itzuli ostean. Hala ere, handik gutxira aske utzi dute berriro, baina auzia ikertzen ari den epaileak noiz deituko zain dago.
Ikusmin handia zegoen Rubialesen itzulerarekin, nahiz eta bi egun lehenago Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboko (UCO) agenteek, Dominikar Errepublikako segurtasun-indarrekin lankidetzan, Punta Canan beren bulegoak miatu eta dokumentu eta gailu elektronikoak atzeman.
Guardia Zibilaren ustez, Federazioak Gruconsa enpresa eraikitzailea kontratatu zuen Rubiales presidentea zenean, trukean haren laguna den Francisco Javier Martinen sozietate bati "ordainketak" egiteko.
Horrela, Rubialesek eta Martinek "mozkin ez justifikatuak" lortzen jarraitu nahi zuten egun, Gruconsak lortutako proiektuekin.
Enpresa horri Sevillako La Cartuja estadioa zaharberritzeko lanak esleitu zizkioten, 2020ko Eurokopako partidak eta aurtengo Errege Kopako finala hartzeko. Kontratu horiek ikertzen ari dira orain Madrilgo epaitegi batean.
Bestalde, agenteek ondorioztatu dute Rubiales lagunaren "sozietate-sarea" erabiltzen ari dela egun, RFEFn dimisioa eman eta gero ere bai, Dominikar Errepublikan inbertsioak egin ahal izateko.
Rubialesek hainbat hilabete daramatza herrialde hartan bizitzan, eta Guardia Zibilak haren etxebizitza miatu zuen astelehenean.