Gizartea -

Loteria

Loteria Nazionalaren lehenengo sariaren zati bat Gasteizen saldu dute

Dezimoko 30.000 euro egokitu zaie 18.340 zenbakia dutenei.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Loteria Nazionalaren osteguneko zozketaren lehen sariaren zati bat Gasteizen saldu dute. 18.340 zenbakia dutenek 30.000 euro jasoko dituzte dezimoko.

Zehazki, Simon Anda kaleko 5. zenbakiko administrazioan saldu dute zenbaki sariduna.

Gasteizen ez ezik, Oviedo, Cadiz, Madril, Las Palmas, Valentzia eta Ciudad Realen ere saldu dute saritutako zenbakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria Erregetako loteria Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Loteria