Gizartea -

Internet

Podemosek zibereraso bat jasan du, afiliatuen eta alderdiaren kudeaketa ekonomikoaren datuak lapurtuz

Lapurreta burutu den gailuaren IPa Moldavian kokatzen da, baina "benetako jatorria ezkutatzeko" maniobra bat izan daitekeela baieztatu dute ikertzaileek.

Ordenagailuko teklatua. Argazkia: Pixabay
Ordenagailuko teklatua
Ordenagailuko teklatua. Argazkia: Pixabay

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemosek zibereraso bat jasan du, eta, horren ondorioz, afiliatuen datu pertsonalak eta alderdiaren kudeaketa ekonomikoko beste batzuk lapurtu dituzte. Madrilgo Polizia Judizialeko Brigadako Ikerketa Teknologikoko Taldea kasua ikertzen ari da, elDiario.es-ek aurreratu duenez.

Lapurreta burutu den gailuaren IPa Moldavian kokatzen da, baina "benetako jatorria ezkutatzeko" maniobra bat izan daitekeela baieztatu dute ikertzaileek.

Antza denez, alderdi moreak Datuak Babesteko Espainiako Agentziari ere eman dio datuen lapurretaren berri, baina ez dirudi lapurtutako dokumentazioak politikarekin edo estrategiarekin zerikusia duenik. Oraingoz ez dakite erasotzaileen interesa eta lapurtutako datuen azken helmuga zein izan daitekeen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Delituak Espainia Alderdi politikoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zibererasoak Internet