Gizartea -
Bilbon aparkatu
Aste Santuan ez da TAOrik egongo Bilbon
Ohikoa denez, ordainpeko aparkatzea bertan behera geratuko da Ostegun Santutik Pazko Astelehenera. Larunbatean ere, jaieguna izan ez arren, ez da zerbitzurik egongo.
EITB MEDIA
Urtero bezala, Bilboko Udalak bertan behera utziko du TAO zerbitzua Aste Santuan. Hori horrela, hiribilduan aparkatzea doakoa eta librea izango da opor egunetan.
Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, Aste Santuko jaiegunetan ez da zerbitzurik egongo. Hau da, Ostegun Santutik (martxoak 28) Pazko Astelehenera arte (apirilak 1), biak barne.
Era berean, martxoaren 30a, jaieguna izan ez arren, ez da ordaindu beharko, jaiegun baten osteko larunbata delako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea