Gizartea -

GERTAKARIA

Ertzaintzak uste du Gasteizko haurra bere kabuz sofara igo eta handik leihora iritsita erori zela

Haurraren eboluzioa ona da, baina oraindik arriskuan dago.

Ertzaintza Gasteizen ikertzen. Argazkia: EITB
Ertzaintza Gasteizen ikertzen. Argazkia: EITB
Ertzaintza Gasteizen ikertzen. Argazkia: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren atariko ikerketaren arabera, Gasteizen bosgarren pisutik behera erori zen haurra lehenengo sofara igo zen, bere kasa, eta handik leihora iritsi ostean erori zen.

EITBk familiaren iturrietatik jakin duenez, aita semearekin sartu zen ohean, baina umea esnatu egin zen, eta katamarka joan zen egongelara, sofara igo, eta handik leihora iritsi zen.

Poliziaren ate-kolpeekin esnatu omen zen aita, umea ezin aurkitu. Ertzaintzak etxea aztertu zuen infragorriak erabiliz, eta horixe ondorioztatu du: haurra bere kabuz igo zela sofara, eta handik leihora iritsi zela.

Haurraren eboluzioa ona da, baina oraindik arriskuan dago. Gaur arratsaldean beteko dira istripuaren lehenengo 48 orduak, pazientearen bilakaera ikusteko garrantzitsuenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Umeak