Gizartea -

TRAFIKOA

Trafikoa bere onera etorri da Txorierriko korridorean, istripu batek auto-ilara luzeak eragin ondoren

N-637 errepidean izan da istripua hiru autoren artean. Ondorioz, ezkerreko erreia itxi egin dute eta ilarak sortu dira hainbat puntutan: Errontegiko zubian, Artatzako errepidean eta A-8rako lotunean.

Argazkia: EITB Media
Erandio
Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto-ilara luzeak sortu dira gaur goizean Txorierriko korridorean, Erandio parean hiru autok izan duten istripuaren ondoren. 07:30ak aldera izan da talka, N-637 errepidean, Barakaldorako noranzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, ezkerreko erreia itxi egin behar izan dute, harik eta ibilbilgailuak erretiratu arte. Korapilo handia eragin du istripuak, bereziki, Bilborako sarrera bideetan: Errontegirako zubira doan errepidean, Artatzarako erepidean eta A-8rako lotunean izan dira arazoak. 7 kilometrorainoko ilarak sortu dira. 

08:30 aldera eraman dituzte garabiek istripua izan duten ibilgailuak, eta poliki-poliki egoera bere onera etortzen hasi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Erandio Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak N-637 errepideko zirkulazioaren egoera