Gizartea -
EGURALDIA
Abisu horia ezarriko dute iluntzean prezipitazio handiengatik eta kazkabar arriskuagatik
Ekaitzak mendebaldetik ekialdera egingo du, eta 15 litro bota ditzake metro koadroko astearteko 03:00ak arte.
agentziak | eitb media
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du gaur 20:00etatik aurrera, astearteko 03:00ak arte, eurite handia espero baita tarte horretan, ordubetean metro koadroko 15 litrorainokoa.
Jaurlaritzak azaldu duenez, ekaitzak mendebaldetik ekialdera joko du iluntzean, eta euria gogoz botako du. Gainera, kazkabarra erortzeko arriskua ere badago, 60-80 km/h abiadurako haizearekin eta deskarga elektrikoekin batera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea