Gizartea -
martxoak 19
Euskotrenen eta Bizkaibusen % 30eko gutxieneko zerbitzuak daude gaur
Bi garraiobideetako langileek grebara daude deituta, garraio publikoan eraso fisikoak eta hitzezkoak ugaritu direla ikusita.
agentziak | eitb media
Euskotrenek eta Bizkaibusek iragarri dutenez, astearte honetarako deitutako greba egunean, % 30eko gutxieneko zerbitzuak bermatuko dira autobusetan, trenbideetan, metroan, tranbian, errepidean eta funikularrean.
Azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak emandako aginduaren arabera, garraiobideek jarduera arruntaren % 30 mantenduko dute. Euskotreneko erabiltzaileek telefonoz (944 333 333) nahiz APP ofizialaren eta Euskotrenen webgunearen bidez jaso dezakete informazioa. Erabiltzaileari arreta emateko telefonoa, bestalde, honakoa da Bizkaibusen: 946 12 55 55
Bizkaibuseko eta Euskotreneko langileek greba eguna dute gaurkoa, garraio publikoan eraso fisikoak eta hitzezkoak ugaritu direla ikusita.