Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohia hainbat orduz atxikita eduki eta kolpatzea egotzita

Emakumeak Ertzaintzari jakinarazi dionez, gizonak lokal batean gordeta izan zuen eta hainbat aldiz eraso zion. Ustezko erasotzaileak emakumearengandik urruntzeko agindua zuen indarrean, aurrez egindako txartu txarrak tarteko.

Ertzainak erasoa gertau den tokian, Gassteizen. Argazkia: EFE
Ertzainak erasoa gertau den tokian, Gassteizen. Argazkia: EFE
Ertzainak erasoa gertau den tokian, Gassteizen. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren agenteek 41 urteko gizonezko bat atxilotu dute bart, emakume bat hainbat orduz atxikita eduki eta eraso egitea egotzita. Ustezko erasotzaileak emakumearengandik urruntzeko agindua zuen indarrean, aurrez egindako txartu txarrak tarteko. 

Biktimak goizaldean hitz egin du Ertzaintzarekin. Salatu duenez, bikotekide ohiak Gasteizko lokal batean atxikita izan du ordu luzez, eta tarte horretan, hainbat aldiz eraso dio

Ertzainek handik gutxira topatu dute ustezko erasotzailea, eta gizonak emakumearengandik urruntzeko agindua zuela egiaztatu dute. 

Hori horrela, atxilotu egin dute eta Ertzaintzaren polizia-etxera eraman. Ikerketa abian dago, biktimak salaketa noiz aurkeztuko zain. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Ertzaintza Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa