Gizartea -
BJKN
Auzi kopuruak behera egin zuen EAEko epaitegietan 2023an, eta gora Nafarroan
EAEko auzitegietan 228.815 auzibide jaso zituzten, ia erdiak zigor arlokoak. Nafarroan % 3,1ekoa izan zen igoera.
agentziak | eitb media
2023an EAEko auzitegietan irekitako auzi kopuruak % 1,6 egin zuen behera 2022aren aldean, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak gaur jakinarazi duenez.
Iaz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako auzitegietan 228.815 auzi jaso zituzten, 208.264 burura eraman zituzten, 2022an baino % 7,6 gutxiago; eta izapidetzen geratu ziren 132 645, % 17,6 gehiago.
Zigor arloan jaso ziren auzibide gehien, 101.107, eta atzetik geratu zen arlo zibila, 95.675ekin.
Nafarroa
Nafarroan, berriz, gora egin zuen auzibide kopuruak. 77.770 auzi ireki zituzten iaz, 2022an baino % 3,1 gehiago.
Prozedura horietako 72.774 burura eraman zituzten, 2022an baino % 2,4 gehiago, eta zigor arlokoak izan ziren gehienak (42.411), arlo zibilaren aurretik (28.819).
EAE da auzibide tasa baxuena duen erkidegoa Estatuan, 1.000 biztanleko 103,2rekin; eta Nafarroakoa da hirugarren tasa baxuena, 115,7rekin.