Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek bere bi alaba adingabeak hil ditu Almerian

Gizonaren emazte ohiak Guardia Zibilari ohartarazi zion alabek (2 eta 4 urtekoak) eta gizonak substantzia pozoitsu bat hartu zutela. Gizona, indarkeria matxistagatik aurrekariak zituena, ere hil egin zen.

Gergal (Almeria). Argazkia: EFE
Gergal (Almeria). Argazkia: EFE
Gergal (Almeria). Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak uste du gizonezko batek bere bi alabak hil dituela pozoituta Gergalen (Almeria). Gizona ere hilik topatu dute.

Ikerketako iturrietatik jakinarazi dutenez, atzo, 22:30 aldera, gizonaren emazte ohiak Guardia Zibilari deitu zion bikotekide ohiak eta bere bi alabek substantzia pozoitsu bat hartu zutela ohartarazteko.

Guardia zibilak gizonaren etxera bertaratu zirenean, hiru hildako aurkitu zituzten: gizona, indarkeria matxistagatik aurrekariak eta emaztearenganako urruntze-agindua zituena, eta bi alabak.

Minutu bateko isilunea Ablako (Almeria) udaletxearen aurrean. Argazkia: EFE

Krimen bikarioa da ikertzaileen hipotesi nagusia Los Filabres-Tabernas eskualdean bart gertatutakoa argitzeko izapideetan.

Antonia Contreras Gergaleko alkateak azaldu duenez, haurren ama banandu egin zen hildako gizonarengandik jasotzen zituen tratu txarrengatik, eta gizonak emakumearenganako urruntze agindua zuen indarrean.

Banandu ostean, emakumea Las Alcubillasera joan omen zen bizitzera, Gergaleko eremuaren barruan, eta gizona bertara joan da ustez alabak hiltzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa