Gizartea -
TRAFIKOA
22 urteko motozale bat larri zauritu da Dantxarinean izandako istripuan
Istripua 17:04an gertatu da, N-121-B errepideko 69. kilometroan. Zauritua helikopteroz eraman dute Baionako Ospitalera.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
22 urteko motozale bat larri zauritu da Nafarroan, Urdazubi udalerriko Dantxarinea auzoan, bidetik aterata.
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, ezbeharra 17:04an gertatu da, N-121-B errepideko 69. kilometroan, motozikleta bat bidetik atera denean. Gidaria, Frantziako nazionalitatea duen 22 urteko gizonezko bat, larri zauritu da.
Guardia Zibilaren herritarren segurtasunerako patruilek Frantziako Jendarmeriaren helikoptero medikalizatua lurreratzeko gunea prestatu dute, eta 18:10 aldera, zauritua Baionako Ospitalera eraman dute.
Ikerketa ireki dute istripua nola gertatu den argitzeko.