Gizartea -

Migrazioa

Lau migratzaile topatu dituzte kamioi baten atzealdean ezkutatuta, Irunen

Bi afganiarrak eta bi pakistandarrak olana moztuta sartu ziren kamioian, Serbia eta Irun arteko ibilbidearen punturen batean.

Lau pertsona migratzaile, bi afganistandar eta bi pakistandar, aurkitu dituzte Irunen. Argazkia: EFE
Lau pertsona migratzaile, bi afganistandar eta bi pakistandar, aurkitu dituzte Irunen. Argazkia: EFE
Lau pertsona migratzaile, bi afganistandar eta bi pakistandar, aurkitu dituzte Irunen. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona migratzaile, bi afganistandar eta bi pakistandar, aurkitu dituzte Irunen (Gipuzkoa) muga igaro berri zuen kamioi baten atzealdean ezkutatuta, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.

Atzo, 13:50 aldera, izan zuten guardia zibilek gertakariaren berri. Serbiatik Gasteizera zihoan kamioi-gidariak muga igaro eta geldialdia egin zuen ZAISA eremu logistikoan, Irunen. Han zegoela, gidariak zaratak entzun zituen kamioiaren atzealdean, eta lau pertsona aurkitu zituen bertan, zeramatzan gurpilen artean ezkutatuta. Egoeraz jabetuta, kamioizaleak Guardia Zibilari eman zion abisua.

Kamioia Serbiatik abiatu, eta Kroazia, Italia eta Frantzia igarota, Irunera iritsi zen. Oraindik ez dute argitu ibilbidearen zein puntutan sartu ziren migratzaileak kamioian, baina olana apurtu zuten horretarako.

Lekuan bertan artatu ostean, bidaiarietako bat Bidasoko Ospitalera eraman zuten, baina ordu batzuetara jaso zuen senda-agiria.

Lau migratzaileak Guardia Zibilaren kuartelera eraman dituzte identifikatzera eta dagozkien izapideak betetzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Frantzia berriak Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Serbia gaur