Gizartea -
Gipuzkoa
56 pertsona identifikatu eta atera dituzte Martuteneko institutu zaharretik, Donostian
Udaltzaingoak, Polizia Nazionalak eta Ertzaintzak lau ordu inguru iraun duen operazioan parte hartu dute. Udaleko iturrien arabera, operazioaren jatorria bertako bizilagunen artean "sortutako gertakari eta liskar" batzuk dira, eta auzokoen artean "kezka eta kexak" eragin dituzte.
EITB Media
Guztira 56 pertsona identifikatu eta atera dituzte Martuteneko institutu zaharraren eraikinetik, Donostian, Udaltzaingoak, Polizia Nazionalak eta Ertzaintzak parte hartu duten operazioan.
Udaleko iturriek azaldu dutenez, goizeko lehen orduan aurrera eraman dute operazioa, eta lau ordu inguru iraun duen dispositiboan parte hartu dute Udaltzaingoak (hirian halakoak kontrolatzen dituena), Polizia Nazionalak (atzerritartasun gaietan eskumena duena) eta Ertzaintzak (segurtasun lanetan).
Zehaztu dutenez, operazioaren jatorria Martuteneko institutuko bizilagunen artean eta inguruko beste eraikin okupaturen batean (Villa Oyon) izandako "gertakari eta liskar" batzuk dira, eta "kezka eta kexak" eragin dituztenak Donostiako auzokoen artean azken asteetan.
Operazioan zehar, 56 pertsona identifikatu dituzte eraikinean, eta horietatik 29 Polizia Nazionalaren eskuetan jarri dira atzerritartasunarekin lotutako tramiteak egiteko.